Egin bazkide

PRESTAZIOAK

San Felipe Elkarlaguntzak bazkide baten heriotzagatik hurrengo gastuak ordainduko ditu:

  • Hildakoa hiltzen den tokitik bizi zen herrira eramatea (Espainia barne)
  • Hilkutxa, modelo estandarra.
  • Hileta-ekitaldia egiten den herrian eskelak jartzea.
  • Hildakoa jantzi.
  • Hileta-ibilgailua, beilatokira, hileta-ekitaldira eta errausketa-gelara edo tokiko edo hurbilen dagoen hilerrira eramateko, 35 km-raino.
  • Epaitegiko kudeaketak.
  • Heriotzaren mediku-ziurtagiria.
  • Tanatorioa, aukeran, Batzar Orokorrak zehaztutako zenbatekoaren mugaraino.
  • Errausketa-labea aukeran, Batzar Orokorrak zehaztutako zenbatekoaren mugaraino.
  • Atzerrian gertatutako heriotza-gastuak, aurrez gastuen fakturak justifikatu ondoren, 3.900 eurorainoko estaldurarekin.
  • Hainbat gastutarako 750 euroko ekarpena. Prestazio ekonomiko hau murriztu egingo da tanatorioarentzat eta edo errausketa-gelarentzat finkatutako mugen zenbatekoekin, aukerako zerbitzu horiek ere San Felipe Elkarlaguntzak ematen baditu.

URTEKO KUOTA

Titularra Titularkidea  Onuradunak (40 urtetik beherakoak)
58,84€ 58,84€ 31-40 32,03€
21-30 21,35€
11-20 10,67€
 0-10  5,34€

40 urtetik beherako Titularrek eta Titularkideek 31,71, 21,14, 10,57, edo 5,29 euroko kuota ordaintzen dute goiko taularen arabera.

Heriotza Aseguruekin desberdinduz, urteko kuota ez da adinaren arabera ordaintzen.

Bazkide guztiek kuota berdina ordaintzen dute.

BAZKIDE IZATEAREN ABANTAILAK

Borondatezko gizarte-aurreikuspenerako entitatea (BGAE) bezala erregistratuta egonez, Eusko Jaurlaritzatik araututa (5/2012 Legek), eskainitako zerbitzuen etorkizuneko prestazioaren berme handienak eskaintzen ditu. Irabazteko asmorik gabeko eta era gardenean kudeatutako elkarlaguntza izateak, eta gure ingurunearen propio diren solidaritatea eta elkarrekiko-laguntza balioetara arreta jartzeak kuota oso baxukoa izatea eragiten du eta, zalantzarik gabe, gure bazkideentzako, bere osotasunean, merkatuko errentagarriena. Alderdi emozionalean nabarmentzea nahi dugu, une zail horietan, ohituta ez zauden zenbait kudeaketa saihesteko eta konfiantza emango dizuten pertsona hurbil eta inguruko babesa izateko garrantzia.

BAZKIDE BERRIEN SARRERA-KUOTA

40 urtera arte Sarrera doan

UrteakSarrera kuota
41-45300 €
46-50500 €
51-55750 €
56-601.000 €
61-651.300 €
66-701.600 €
71-752.250 €
76-802.800 €
81-853.700 €

Sarrera-kuotak 40 urtetik gorako pertsonen ALTA BERRIEI eragiten die, titularrak edo titularkideak izan.