Baina, familiaren aukeraketaren arabera oso aldakorrak izan daitezkeen gastuak ere elkarri lotzen zaizkio?

Mutua denez, SAN FELIPEk bazkide guztiak berdintzen ditu prestazio komunetan (prestazio ekonomikoa, hilkutxa, hilobia dagoen lekuko eskelak, hildakoa janztea, hileta-ibilgailua, administrazio-kudeaketak), baina, aldi berean, ohiz kanpokotzat jo daitezkeen eta gure kontroletik kanpo geratzen diren gastu guztiak ordaintzen ditu (lekualdatzea, tanatoriora eta hilerrira edo erraustegira eramatea eta autopsia).

Familiari ematen zaion prestazio ekonomikoa (750 € gaur egun) aukerako beste gastu batzuk ordaintzeko da: ehorzketa, loreak, eskelak prentsan edo heriotzaren ondoriozko beste gastu batzuk, zenbatekoa agortu arte. Familiakoen kontura izango da FUNERARIA OJANGUREN EHORZTETXEAri kontratatutako zerbitzuen gehiegizko kostua. Zerbitzu horien artean daude, halaber, beilatokiaren edo eta errausketaren kostu oso aldakorrak, betiere gehieneko zenbateko berari eutsita.