Nor izan daiteke SAN FELIPE ELKARLAGUNTZAREN Bazkide? Zer esan nahi du Bazkide Titularrak?

Normalean, SAN FELIPEn sartzeko eskaerak bizikide talde bateko kide guztiak hartzen ditu, familia bat, tradizioz. Kideen artean gutxienez Bazkide Titular bakarra izanen du, eta hainbat Bazkide Titularkide eta Onuradun ere biltzen ahalko ditu.

Bazkide Titularrak adinez nagusia izan behar du, eta Euskal Autonomia Erkidegoan bizi behar du. Familia-talde bateko burua da, eta kide guztientzako banku-kontu komun bat du. Horrez gain, gure Estatutu Sozialetan familia-taldeko kide guztien izenean finkatutako eskubide eta betebehar sozialak izango ditu.