SAN FELIPE ELKARLAGUNTZAK eskaintzen duenaz gain, Tanatorioko beste zerbitzu bat aukera dezaket?

Jakina. Baina, horretan ere, aholku jasotzea komeni da, eta, hildakoa SAN FELIPEko bazkidea bada, kontuan izan ezinbestekoa dela ezer baino lehen, baita gorpua jasotzeko edo tanatorio bat kontratatzeko deitu aurretik ere, gurekin harremanetan jartzeko (24h telefonoa – 943 532 910).

Tanatorioa hileta-ekitaldia egiten den lekutik hurbilen egotea da ohikoena, baina familiak erabakitzen du. Adi: ehorzketa enpresa batzuek beren jabetzako beilatokiak sustatzen dituzte batez ere.