Zein da heriotza gertatuz gero egin beharreko lehen izapidea?

Lehenik eta behin, mediku batek zure senidearen heriotza ziurtatu behar du. Ospitale edo egoitza batean hil bada, bere langileek heriotzaren mediku-ziurtagiria idatziko dute. Etxean izan bada, ordea, eta heriotza gertatuko zela uste bazenuten, zure senideari zaintzeko mediku-taldeak harremanetarako telefono bat emango zizuen, unea iristen denean, beraiek informatzeko eta ziurtagiria egiteko. Ustekabeko heriotza bada, ordea, 112ra deitu behar duzu, eta mediku bat bidaliko da, heriotza ziurtatzeko.