Aholkularitza juridikoari buruzko hitzaldia

2020ko abenduak 20

Joan den martxotik, pandemia dela eta, bertan behera utzi genituen “Senide baten heriotzaren ondoren egin beharreko legezko izapideak” gaiari buruzko hitzaldiak. Hitzaldi horiek San Felipe Elkarlaguntzaren bazkideei bakarrik zuzenduta daude.

Etenalditik bederatzi hilabete igaro ondoren, Arrasateko hainbat abokaturen eskutik hitzaldi horiei ekingo diegu berriro, 2021eko urtarrilaren 12an, Kulturateko Areto Nagusian, arratsaldeko 18:30ean.

Leku-kopurua mugatua izango denez, izena eman behar da 943 77 30 22 telefono-zenbakian, edo Grupo San Juaneko bulegora joan, 17:00etatik 19:00etara, urtarrilaren 8a baino lehen.

Ondoren, eta leku librerik geratuz gero, deialdia jende guztiari irekiko zaio.