Hitzaldia “Gabonak dira… eta etxean aulki bat hutsik dago”. IV edizioa

2020ko abenduak 21

Aurten, kobid19ak eragindako osasun-larrialdiko egoera dela eta, eta, bereziki, azken aste hauetan Arrasaten bizitzen ari garena, ez dugu aurrez aurre egingo “Gabonak dira… eta etxean aulki bat hutsik dago” hitzaldiaren IV. edizioa.

Hala ere, eta familiarentzat, lagunentzat eta hurbilekoentzat hain kutunak eta esanguratsuak diren egun hauetan, maitatua galtzeari aurre egiteko jarraibideak eta estrategiak eskaintzen eta partekatzen jarraitzeko, bakoitzak bizi duen dolu-unera egokituta, zuen esku jartzen dugu Alba Payasek gai berari buruz emandako hitzaldia.

Alba Payàs doluaren 4 dimentsioak modeloaren sortzailea eta El mensaje de las lágrimas liburuaren egilea da. Bartzelonako IPIR dolu prestakuntza eta psikoterapiako Institutuko zuzendaria.

El mensaje de las lágrimas. Una guía para superar la pérdida de un ser querido (PAIDOS IBERICA, 2014) liburuari buruzko informazioa:

Maite dugun norbait galtzea esperientzia suntsitzailea da. Gidaliburu honetan, Alba Payásek, estatuko eta nazioarteko doluan erreferentziazko figura denak, oinarrizko jarraibide batzuk ematen dizkigu argi eta erraz, pertsona maitatua galtzean sentitzen duen minak aldaketarako eta hazkunde pertsonalerako ahalmen eraldatzailea izan dezan. Dolua konpontzeke dauden gaiak konpontzeko ekintza bihur daiteke, norberaren, gure harremanen balioaren eta gure bizitzaren zentzuaren jakinduria eta ezagutza iturri.