Zaintza aringarriak pandemia garaian

2021ko otsailak 15

San Felipe Elkarlaguntzak pandemia garaiko zainketa aringarriei buruzko hitzaldi bat antolatu duela jakinarazten du. Hitzaldia datorren martxoaren 9an izango da, arratsaldeko 18:00etan, Arrasateko Kulturateko Areto Nagusian.

Leku-kopurua mugatua izango denez, izena eman behar da 943 77 30 22 telefonoan, edo Grupo San Juaneko bulegoan, martxoaren 1etik 5era, arratsaldeko 17: 00etatik 19: 00etara.