IN MEMORIAM. Oroitzapen ekitaldia

2021ko urtarrilak 29

2020ko otsailean, hitzaldi terapeutikoen ekimena martxan jarri genuen, “Gertuko senidea galdu dutenen topagunea” izena duelarik. Gure helburua da naturala eta komunitarioa den zerbait bezala doluaren bizipena sustatzea.

Ez dugu nahi maite izan duzun senideekiko sentimenduak desagertzea, baizik eta sentimendu horiek une partekatuen oroitzapenarekin bizitzen jarraitzera lagunduko dizugu. Jakin badakigu batzuetan une horiek nahasiak izan daitezkeela, hori ere naturala da eta doluaren zati bat.

Bizitzea egokitu zaigun COVID19 pandemiak egoera bereziki zailak sortu ditu pertsona askorentzat bere azken egunetan. Horrek neurri bereziak hartzera behartzen gaitu etendako hitzaldiei berriro ekiteko.

Hitzaldia doluaren lehen une honetan aholku ematera bideratuta dago. Aurrerago, laguntza gehiago behar duzun edo lehen bilera hori nahikoa izan den erabaki ahal izango duzu. Parte hartzera animatzen zaitugu.

Hitzaldia antolatzeko eta baimendutako edukiera betetzeko, joan nahi duzun eta zure familiako zenbat kide izango diren jakinarazi behar diguzu. Hitzaldia otsailaren 12an izango da, ostirala, arratsaldeko 18:00etatik 19:30era, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan (sarrera Liburutegitik).

Informazio gehiago behar izanez gero deitu 943 77 30 22 telefonora otsailaren 1etik aurrera, 17:00etatik 19:00etara.

Azkenik, gure arreta egokia izan dela eta gure zerbitzuekin pozik geratu zarela espero dugu. Bestela, eskertuko genizuke jakinaraztea, beharrezkoa dena zuzentzeko eta hobetzeko prozesuan aurrera egiteko. Horretarako, gogobetetasun inkesta bete dezakezu gure web orrialdean.

Maite dugun guztia gure zati bihurtzen da (Helen Kelller)

Hala ere, askotan…

Entzuten ez diren ahotsez beteta dago airea, ohitura gor modukoa baita (Joan-Carles Mèlich)