Ohiko batzar nagusia

2022ko apirilak 14

DATA: 2022ko apirilaren 30

ORDUA: 10:30 2. deialdian (10:00 1. deialdian)

LEKUA: Kulturateko Areto Nagusian – Arrasate

GAI-ZERRENDA

  1. Bileraren akta onartzeko 2 bazkide hautatzea
  2. 2021eko kudeaketa-txostena
  3. 2021eko urteko kontuak irakurtzea eta onartzea
  4. 2021eko txosten aktuariala
  5. Auditoreekin egindako hitzarmena onartzea
  6. Diru-sarreren eta gastuen aurrekontua 2022rako
  7. Urteko kuotak eta Diru-sarrerak zehaztea
  8. Prestazio ekonomikoaren definizioa eta prestazioengatiko gehieneko zenbatekoak zehaztea
  9. Gobernu Batzordeko karguak berritzea
  10. Galderak eta eskaerak

San Felipe Elkarlaguntzako Elkartea Erregimen Berezia eta aseguru-jarduerarik egiten ez duen Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakunde (BGAE) ikuspegi lasaigarria eskaintzen du 2021eko kontuen formulazioak, auditoretzak eta eskatutako hornidura teknikoek arabera. Informazio hori azaltzeko eta, hala badagokio, onartzeko, San Felipeko bazkide Titularrei dei egiten diegu Ohiko Batzar Nagusirako. Batzar hori goian adierazitako egunean, orduan eta lekuan egingo da.

Deialdi hau, gai-zerrenda eta ordezkaritza eskuordetzeko inprimakia (familia-talde bereko Titularkideari edo Onuradunari edo beste familia-talde bateko bazkide Titularrari) gure web orrian daude eskuragarri: www.sanfelipe.eus, baita gure egoitzan eta bulegoan ere (Alfontso X.a Jakituna, 3 – Grupo San Juan).

Gobernu Batzordea

2022ko Apirilaren 20an

Oharra: NAN edo Bazkidearen Txartela eskatuko da Asanbladara sartzeko.

Batzarra egiten den bitartean covid-19aren prebentzioari buruz indarrean dagoen araudia beteko da.