San Felipe beilatoki berria: ate irekiak bazkideentzako

2022ko apirilak 05

2022ko apirilaren 8an, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara, Arrasateko Ignacio Zuloaga kaleko 2. zenbakian dagoen SAN FELIPE BEILATOKIA beilatoki berriaren bazkideentzako ate irekiak ospatuko ditugu.

San FELIPE BEILATOKIA SAN FELIPE ELKARLAGUNTZAko bazkideen eskariari erantzuteko eraiki da, kokapen hurbila, modernoa eta prezioan doitua izateari dagokionez, azken igarobidean maite dituzten pertsonen agurra eta bela egiteko.

San FELIPE BEILATOKIA Debagoienan eta Aramaion bizi diren pertsona guztiei eskaintzen zaie, pertsona bakoitzaren gurtza, sinesmena eta hileta-erritua alde batera utzita, bereziki SAN FELIPE ELKARLAGUNTZAko bazkideei, deskontua baitute erabiltzeagatik.

SAN FELIPE BEILATOKIA San Felipe Elkarlaguntzarena izanik, OJANGUREN HILETA ZERBITZUAK ehorztetxea izango da beilatokiaren jarduera garatuko duena hurrengo 20 urteetan, bien artean sinatutako hitzarmenaren arabera eta 2020ko urtarrilean sinatutako hileta-zerbitzuen kontratuaren osagarri gisa.

Ojanguren HILETA ZERBITZUAK lehen hileta-enpresa da Debagoienan bere zerbitzuen Kalitatearen Ziurtagiria lortu duena, alde batetik UNE-EN-15017 Arauaren arabera, eta bestalde ISO 9001 Europako Arauaren arabera, orokorragoa, kalitatearen kudeaketari buruzkoa. UNE-EN-15017 Arau horrek sektorea zehazten du, zeinak bermatzen baitu hileten kalitate- eta segurtasun-irizpideak zorrotz betetzen direla. 50 urte baino gehiago ditu OJANGUREN HILETA ZERBITZUAK Debagoienan eta bere inguruan zerbitzuak eskaintzen, eta prestakuntza handiko profesional talde bat du, hileta-zerbitzu integrala eskaintzeko baliabide onenak dituena.