Onuraduna naiz eta aurten 40 urte betetzen ditut. Zer egin behar dut?

SAN FELIPEREN Onuraduna bazara, seguru asko zure gurasoak zure urteko kuota ordaintzen egon dira aspalditik, agian jaio zinenetik. Orain, 40 urte betetzen dituzunean, Bazkide Titularra edo Ttitularkidea izaten jarraituko duzun edo, bestela, SAN FELIPEn baja emango duzun erabaki behar duzu.

Gurekin jarraitzea erabakitzen baduzu, zure datuak idatziz eguneratzera behartuta zaude; horrela, datorren urtearen hasieran, bazkide titular edo titularkide bihur zaitezke, ageriko buru edo familia-talde berri bateko kide gisa, eta zure urteko kuota osoa izango da (gaur egun 58,14€/urteko). Kuota hori, betetzen zoazen urteak gorabehera eta heriotza-aseguruak ez bezala, ez da KPIren gainetik igoko. Kontuan izan zure datuak eguneratzen ez badituzu SAN FELIPE estaldura galduko duzula.

Aldiz, baja ematea erabakitzen baduzu, orain arte egindako ekarpen guztiak galduko dituzu, seguru asko zure gurasoek egindakoak, eta SAN FELIPEk bere bazkideei eskaintzen dizkien prestazioen estaldura utziko duzu. Baja hartu eta gero, zure berronarpena onartzeko, sarrera-kuota osorik ordaindu beharko duzu, baja-egunetik eskaera berria egin arteko epea urtebetetik gorakoa bada.