Hitzaldia: HILETA-ZERBITZUEN ETA DAGOZKIEN INSTALAZIOEN KALITATEA – Apirilaren 13an 18:00etan

2021ko apirilak 06

Egindako auditoretzak arrakastaz gainditu ondoren, Funeraria Ojanguren Ehorztetxeak, San Felipe elkarlaguntzari zerbitzuak ematen dizkion ehorztetxeak, UNE EN ISO 9001 (Kalitate Kudeaketa) eta UNE EN 15017 (Hileta Zerbitzuak) arau ospetsuen baldintzapean lortu ditu ziurtagiriak.

Ziurtagiriak, joan den urtarrilean emandakoak, hileta-zerbitzu guztiak emateko lortu dira, besteak beste, tanatorioko/beilatokiko zerbitzua, hildakoaren egokitzapena eta nazioko eta nazioarteko lekualdaketak. Horrela, Funeraria Ojanguren Ehorztetxea ziurtagiri horiek lortu dituen sektoreko lehen erakundea izango da Debagoienan, eta, beraz, gure eskualdeko zerbitzuaren kalitatearen erreferente izango da.

Ziurtagiri horiek SAN FELIPE ELKARLAGUNTZAK elkartekideei eskaintzen dizkien hileta-zerbitzuen kalitatean duten garrantzia eta ondorioak ezagutzera emateko, datorren apirilaren 13an, arratsaldeko 18: 00etan, Kulturateko Areto Nagusian hitzaldi bat egingo da. Bertan, lehenik eta behin, Sergio GarcĂ­a aholkulari espezializatuak aurreko arauek ezarritako baldintzak azalduko ditu. Ondoren, Funeraria Ojanguren Ehorztetxeak ziurtagiri horiek bere zerbitzuetan eta lotutako instalazioetan duten eragina zehaztuko du, Arrasaten San Feliperen tanatorio berri bat diseinatu eta martxan jartzeko.

Ohar garrantzitsua

Leku-kopurua mugatua izango denez, izena eman behar da 943 77 30 22 telefonoan edo Grupo San Juanaren egoitzan eta bulegoan, 11:00-13:00 eta 17:00-19:00 ordutegian.

SAN FELIPE ELKARLAGUNTZA

IRAKURRI BERRI HAU MONDRABERRI ALDIZKARI DIGITALEAN