2025 OHIKO AKTA

SAN FELIPE ELKARLAGUNTZA ELKARTEAREN OHIKO BATZAR OROKORRA

2025eko apirilak 12

2025eko apirilaren 12an, larunbata, bigarren deialdian, Arrasateko Kulturaten, Ander Etxeberria Otadui lehendakari zela, eta bertaratutakoen eta ordezkatuen artean 27 bazkide, 23 eta 4, hurrenez hurren, zeudela, San Felipe Elkarguntzarako elkartearen Ohiko Batzar Orokorra egin zen. San Felipe Erregimen Bereziko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakunde Bereizi gabea eta aseguru-jarduerarik egiten ez duena da.
Lehendakariak nabarmendu du Batzar Nagusia dela San Felipe Elkarlaguntzarako Elkartearen borondate sozialaren organo gorena. Estatutu sozialetako 51. eta 56. artikuluak irakurri ditu, Batzar Nagusirako deialdiaz loturik daudenak; era berean, 55. artikuluaren arabera, akordioak botoen gehiengo soilez onartuko dira. Lehendakariak proposatu du bozketak esku hutsez egitea eta onartu da. Gobernu Batzordeak onartu, bazkide titularrei bidali eta Erakundearen estatutu sozialetan hitzartutakoaren arabera argitara emandako deialdiarekin bat etorriz, honako puntu hauek garatu ziren:

Gai zerrenda

1.- Ohiko Batzar Orokorreko akta onartzeko bi bazkide hautatzea
2.- 2024ko kudeaketa txostena
3.- 2024ko ekitaldiko kontuen azalpena eta onartzea
4.- 2024ko aktuarioaren txostena
5.- Auditoreekin egindako kontratua onartzea
6.- 2025eko ekitaldirako sarrera eta gastuen aurrekontua
7.- Kuotak eta sarrerak finkatzea 2026rako
8.- Prestazioak eta maximoak finkatzea 2026rako
9.- Zuzendaritza Batzordeko kideen berritzea
10.- Galde-erreguak

1.- Ohiko Batzar Orokorreko akta onartzeko bi bazkide hautatzea
Lehendakariak proposatuta, honako erabaki hau hartu zen

AKORDIOA: Izendatu Beatriz Belategi Bidaburu, 6.832 bazkidea, eta Rufino Ugarte Garai, 3.966 bazkidea, Ohiko Batzar Orokor honen akta aztertu eta onartzeko.

2.- 2024ko kudeaketa txostena
Bazkideen bilakaera eta estatistikak
2024ko ekitaldian hau izan da bazkideen gorabehera:

TITULARRAK  KOTITULARRAK    ONURADUNAK

ALTAK 14 17 51
BAJAK 56 3

Eta 166 heriotza izan dira, iaz baino 16 gehiago, honela banatuta

TITULARRAK KOTITULARRAK ONURADUNAK
145 21 0

Gipuzkoan bereziki, 130 heriotza: Arrasaten 103, Debagoienan 12, Donostian 11 eta beste herri batzuetan 4. Ondoren dator Araba 23 heriotzekin, Gasteizen batez ere; Bizkaian 3 heriotza; Nafarroan 5 heriotza; Estatuan 5 heriotza.

Elkarteak 2024ko abenduaren 31n babesa ematen die 11.285 bazkideri, honela banatuta:

TITULARRAK KOTITULARRAK ONURADUNAK
5.828 2.410 3 .047

2023ko abenduaren 31n zegoen bazkide kopuruaren azpitik, 11.457.

Adinaren arabera, ondokoa da bazkideen banaketa:

30 urte baino gutxiago 2.063 % 18,28
31 eta 40 urte artean 1.066 % 9,44
41 eta 50 urte artean 1.491 % 13,21
51 eta 60 urte artean 1.909 % 16,91
61 eta 70 urte artean 1.993 % 17,66
71 eta 80 urte artean 1.654 % 14,65
80 urte baino gehiago 1.112 % 9,85

Nabarmentzekoa da 206 bazkidek 90 urte baino gehiago dutela eta bazkide batek 100 urte baino gehiago.

Kolektiboaren tamainaren bilakaeraren eta kolektiboaren batez besteko adinaren bilakaeraren koadroa partekatzen da 2020tik 2024ra, kolektiboaren tamainaren beheranzko joera eta batez besteko adina pixka bat handiagoa dela erakutsiz.

Bulego-lana: datu basea, 40 urterekin aldaketa, kostea, egutegia
Koadroa partekatzen da erakundearen bazkide titularrek osatu gabe duten informazioaren xehetasunarekin (NANak, telefonoak, e-mailak, etab.). Lehendakariak gogorarazten du, estatutu sozialetako 22. artikuluaren arabera, bazkideontzat derrigorrezkoa dela informazio hori eguneratuta izatea, egiazkoa izatea, eta gerta daitezkeen aldaketak idatziz jakinarazi beharra dagoela Gobernu Batzordeari.

2024an 40 urte bete dituzten bazkideei dagokienez (eta ondorioz titular izatera pasatu beharra dutenak), lehendakariak jakinarazi du 113tik 49 bihurtu direla titular, 11 baja-eskaera jaso direla eta 64 oraindik jakinarazi gabe daudela. Gehitu du kolektibo horri gutunak bidali arren oso zaila dela gai hori kudeatzea, kolektibo horrek erakundearekiko hurbiltasunik ez duelako. Azpimarratu du zein garrantzitsua den San Feliperentzat kolektibo horretan eragin ahal izatea bere lotura fidelizatzeko, titularren/titularkideen estatus berrira aldatuta, askotan familia-talde berri bat erakartzen baitute. Puntu hau amaitzeko, jakinarazi du 114 bazkide izango direla 2025ean 40 urte beteko dituztenak, eta azpimarratu du estatutu sozialen 17. artikuluaren laugarren paragrafoak arautzen duela kolektibo horrek erakundeari datuak jakinarazteko eta eguneratzeko duen betebeharra.

Lehendakariak jakinarazi du 2024ko ekitaldiko administrazio-kostuak % 9,79 direla aurreko 2023ko ekarpenekiko, hau da, % 15etik behera, estatutu sozialetako 61. artikuluak agintzen duen bezala. Partekatu du bertaratutakoekin ratio horrek 2020ko ekitalditik izan duen bilakaera jasotzen duen taula.
Puntu hau amaitzeko, bazkide guztien eskura dagoen Grupo San Juaneko bulegoaren lan-egutegia partekatu du. Gogoratu du ere erakundearen webgunera sartzeko aukera dagoela, www.sanfelipe.eus, informatuta egoteko.

Bazkideei eskainitako bestelako jarduerak, hileta zerbitzuak ez direnak: hitzaldiak, lege-aholkularitza, dolua, etab.
Lehendakariak 2024an antolatutako laguntza- eta dolu-hitzaldien (4) berri eman du, heriotzari lotutako dolu-uneak eramangarriagoak izan daitezen, bai eta lege-aholkularitzarekin lotutako beste hitzaldi batzuk ere (4). Gabonetan familiako kideren bat falta delako egiten den saioaren berri ere eman da. Aprobetxatu du une hau hitzaldi horiek modu altruistan zuzentzen dituzten pertsonei eskerrak emateko.

3.- 2024ko ekitaldiko kontuen azalpena eta onartzea
Lehendakariak 2024ko abenduaren 31rako galera eta irabazien kontuko partidak erakutsi ditu. Azaldu ditu hurrengo taulan agertzen diren diru-sarreren eta gastuen partida guztiak:

Bazkideen sarrerak (kuotak) 589.290,82 €
Finantza tresnetan irabazia 95.429,12 €
Beilatokien alokairua 32.108,64
SARRERAK GUZTIRA 716.828,58 €

Hiletakoak 295.572,72 €
Administraziokoak 56.501,29 €
Ibilgetu materialak amortizazioak 37.575,12 €
Aktibo salmenta eta bestelakoen zuzkidura – 4.475,71 €

GASTUAK GUZTIRA 385.173,43 €

SOBERAKINAK (EMAITZA) 331.655,15 €

Kreditu-erakundeen ikuskapenarekin kudeatutako funtsek Eusko Jaurlaritzak ezarritakoaren ondorioz Batzordeak onartutako arrisku-politikari jarraitzen diote.
Lortutako mozkin guztiak erakundearen balantzearen hornidura teknikoen partidari metatzen zaizkio 2024ko abenduaren 31n, legeak agintzen duenaren arabera.

Erakundeak 2024ko abenduaren 31n zuen balantzea azaldu eta partekatu da

Diruzaintza 201.804,27 €
Arrazoizko balioko bestelako aktibo finantzarioak 2.630.427,30 €
Maileguak eta kobratzeko partidak 6.954,15 €
Ibilgetu materiala 795.502,44 €
Bestelako aktiboak 326,70 €
AKTIBOA GUZTIRA 3.635.005,86 €

Bestelako zorrak 18.286,9685 €
Hornidura teknikoak 3.316.718,90 €
Mutua-funtsa 50.000,00 €
Borondatezko erreserbak 250.000,00 €
PASIBOA GUZTIRA 3.635.005, 86€

Ondoren, finantza-inbertsioen saldoaren koadroa azaltzen du, 2024ko abenduaren 31n, honako xehetasunen arabera:

Inbertsio-funtsetako partaidetzak 2.630.427,30 €
Kreditu-erakundeetako gordailuak
Kreditu-erakundeetan eskuragarri 201.804,27 €
Guztira 2.832.231,57€

Lehendakariak eta idazkariak Batzarrari jakinarazi diote aurkeztutako urteko kontuak LKS Auditores SLk ikuskatu dituela, eta dagokion txostena egin duela, alderdi esanguratsu guztietan erakundearen irudi fidela eta finantza-egoera 2024ko abenduaren 31n islatzen dutela adieraziz.

Lehendakariak hitza eman dio Batzarrari.

Lehendakariak, beste esku-hartzerik ez dagoenez, hurrengo akordioa proposatu du eta onartu da

AKORDIOA: 2024 ekitaldiko kontuak onartzea

4.- 2024ko aktuarioaren txostena
Azterketa aktuarialaren xedea hornidura teknikoen kopurua finkatzea da, horiek bermatzen baitute etorkizuneko prestazioen ordainketa, ekarpenak gutxitzen direnean eta prestazioen kostua handitzen denean. Horretarako, Batzarrari aurkeztu zaizkio aktuarioak aztertu dituen taulak. Taula horiek oinarri izan ditu aktuarioak bere txostenean jasotzen dituen ondorioak lortzeko: kolektiboaren tamainaren eta batez besteko adinaren bilakaera, heriotzen zifraren bilakaera eta horien batez besteko adina, alten eta bajen bilakaera eta horien batez besteko adina, eta diru-sarreren eta gastuen bilakaera 2020-2024 aldiari dagokionez.
Azterketa egiteko, % 1,3ko interes teknikoa erabili da, Eusko Jaurlaritzak adierazitakotik hurbil. % 1,2 prestazioetarako eta % 0,6 ekarpenetarako. Aktuarioak, bere urteko txostenean, 2.685.556,18 €-ko hornidura teknikoen maila kalkulatu du 2024ko ekitaldi honetarako.

5.- Auditoreekin egindako kontratua onartzea
Aurten bukatzen da auditoreekin dugun kontratua; berria egin beharra daukagu, beraz.
Egungo kontratua (2022-2024 aldia) LKS Auditores SLk egin du, eta duen profesionaltasuna eta gertutasuna kontuan hartuta, etengabeko aholkularitza ahalbidetzen baitu, LKSrekin jarraitzea proposatzen da. Hartu da ondoko

AKORDIOA: LKS Auditores S.L. kontratatzea 2025-2027 urteetako ekitaldien kontuak auditatzeko.

6.- 2025eko ekitaldirako sarrera eta gastuen aurrekontua
2025eko ekitaldirako diru-sarreren eta gastuen aurrekontuari dagokionez, lehendakariak aurkeztu ditu Gobernu Batzordeak berrikusi eta onartutako proiekzio ekonomikoak.

Bazkideen sarrerak (kuotak – bestelakoak) 543.615,37€
Beste sarrerak – interesak 62.964,02€
Bazkide berrien sarrera kuota 15.000€
SARRERAK GUZTIRA 621.579,39€

Hiletakoak 312.796,24€
Administraziokoak 58.694,73€
Ibilgetu materialak eta inbertsioak 37.574,91 €

GASTUAK GUZTIRA 409.065,88€

SOBERAKINAK (EMAITZA) 212.513,51

Batzarrari jakinarazi dio diru-sarrerak 621.579 €-koak direla, bazkide berrien diru-sarrerak barne. Funtsen etekinen aurreikuspena nabarmentzen da, 62.964 €-koa izango dela zenbatesten baita finantza-sarreren partidan. Hori guztia gure finantza-aholkularien jarraibideen araberakoa da, kontuan hartuta finantza-merkatuek 2024an izan duten bilakaera eta inbertsio-funtsak eta gure kokapenak oso arrisku txikikoak direlako, beti ere erakundeak onartu duen inbertsio-politikari jarraiki.
Aurreikusitako gastuak 409.065 €-koak dira. Heriotzagatiko gastuak 2024arekiko % 1eko hazkundearekin kalkulatu dira, eta 175 heriotza aurreikusten dira (166 hildako 2024an). Administrazio-gastuak % 9,96 izango dira aurreko urteko kuotekiko kalkulatuta.

Lehendakariak Batzarrari eman dio hitza eta, ez dagoenez parte hartzerik, honako hau proposatu du, eta asentimentuz onartu da

AKORDIOA: 2025eko sarrera eta gastuen aurrekontua onartu

7.- Kuotak eta sarrerak finkatzea 2026rako
Lehendakariak honako taula hau azaldu du:

Titularrak eta ezkontideak  60 €
Onuradunak 31 eta 40 urte artean    33 €
Onuradunak 21 eta 30 urte artean    22 €
Onuradunak 11 eta 20 urte artean    11 €
Onuradunak 0 eta 10 urte artean 6 €

Lehendakariak Batzarrari eman dio hitza, eta ez dagoenez parte hartzerik, honako hau proposatu du, eta asentimentuz onartu da

AKORDIOA: 2026rako urte osoko kuota 60,00€tan finkatu; eta kuota murriztua 33,00, 22,00, 11,00 eta 6,00 euro izango da, 31tik 40ra, 21etik 30era, 11tik 20ra eta 0tik 10era adin-tartetarako, hurrenez hurren.

Lehendakariak sarrera-kuotak 2025eko ekitaldian indarrean zeuden adin-tarteen arabera zatituta jasotzen dituen taula azaldu du, eta kuota horiek ez aldatzea proposatu dio Batzarrari.

Lehendakariak Batzarrari eman dio hitza eta, ez dagoenez parte hartzerik, honako hau proposatu du, eta asentimentuz onartu da

AKORDIOA: Bazkide berriak egiteko ondoko sarrera kuotak onartu

Adina (urteak)  Sarrera-kuota (€)
41-45   300
46-50   500
51-55   750
56-60   1.000
61-65   1.300
66-70   1.600
71-75   2.250
76-80   2.800
81-85   3.700

8.- Prestazioak eta maximoak finkatzea 2026rako
Lehendakariak proposatu du, batetik, bere horretan uztea San Felipe Elkarteak kontratatuta dituen hileta-zerbitzuei uko egiteagatiko konpentsazio-zenbatekoa, eta, bestetik, handitzea familiarentzako prestazio ekonomikoa eta atzerrian hiltzeagatik konpentsatu daitekeen gehieneko muga.

Lehendakariak Batzarrari eman dio hitza eta, ez dagoenez parte hartzerik, honako hau proposatu du, eta asentimentuz onartu da

AKORDIOA: SFEk kontratatuta dituen hileta zerbitzuei uko egitearen konpentsazioa 625 € izatea onartu 2026rako.

AKORDIOA: 2026rako familiarentzako prestazio ekonomikoa 825 € izatea onartu.

AKORDIOA: Atzerrian hileta zerbitzuen gehiengo konpentsazio zenbatekoa 3.950 € izatea onartu 2026rako.

9.- Zuzendaritza Batzordeko kideen berritzea
Lehendakariak kargua amaitzen duten pertsonen berri eman dio Batzarrari, eta eskerrak eman dizkie egindako lanagatik. Era berean, Gobernu Batzordeko kide berriak aurkeztu du:

        IRTETEN DIRA                SARTZEN DIRA

Gobernu Batzorde berria honela osatuko da, Batzarrak onartu ondoren:

Lehendakaria Adelaida Maidagan Lazcano
Lehendakari ordea Raul Cortabarria Acha
Idazkaria Jose Larrañaga Barrutiabengoa
Diruzaina Juan Ramon Iñurria Ortubai
Batzordekideak Maria Ines Azpiazu Balanzategui
Mª Concepcion Azcoaga Bastida
Jose Mª Gamboa Arabaolaza
Gotzon Agirre Arregi
Arantza Sanz Ortubay
Isidro Elduayen Rey

AKORDIOA: Zuzendaritza Batzordetik irteten diren kideei baja eman eta goian aipatutako partaide berriak izendatu

10.- Galde-erreguak
Bazkide batek galdera egin du Gobernu Batzorderako hautagaiak aukeratzeko metodoari buruz eta esan zaio gero eta zailagoa dela aurkitzea, edozein motatako elkarteetan, gobernu-organoetan parte hartuko duten boluntarioak.
Bazkide batek gogoeta egin du San Felipek beste kultura batzuetan izan duen ia sartze ezari buruz. Horiek gero eta ugariagoak direnez Arrasaten, San Felipek ahalegina egin behar du haiengana hurbiltzeko.
Beste bazkide batek nabarmendu du Ojangurenekin kontratatutako zerbitzuak ez direla islatzen bazkideak jasotzen duen fakturan; ondorioz, bazkidea ez da guztiz kontziente jasotzen dituen zerbitzuez (gorpuaren lekualdaketa, hilkutxa, izapideak…), nahiz eta horiek urtero berritzen den informazio-orrian agertu.

Lehendakariak bertaratzea eskertu du eta Batzarra amaitutzat eman du.